Laudio eta Amurrioko 27 etxebizitza sozial hutsik daude, PPren arabera

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 18a, 06:00
Amurrion 11 etxebizitza sozial daude hutsik, PPren arabera. / www.ppalava.com

Etxebizitza sozialak esleitzeko prozesua azkartzea eskatu dute Alderdi Popularreko kideek. 

“Eusko Jaurlaritzak 27 etxebizitza sozial huts ditu Laudio eta Amurrion”. Hala salatu du Aiarako PPk prentsa ohar baten bidez.  “Laudion mota horretako 16 etxebizitza daude hutsik, eta beste 11 Amurrion”, azaldu du Montse Canivek. 

Alderdiko bozeramaileak nabarmendu du hori “onartezina” dela, Aiaraldean langabezia tasa handia dagoela eta egoera zaurgarrian dauden familia asko daudela argudiatuta. Gauzak hala, etxebizitzak esleitzerako orduan “azkartasun gehiago” izatea eskatu dio PPk Eusko Jaurlaritzari. “Zertarako balio du Aiaraldearen aktibaziorako ponentzia bat eratzea Legebiltzarrean baldin badakigu etxebizitza batzuk urte ugari daramatzatela hutsik, okupatu eta esleitu gabe, Eusko Jaurlaritzak aterabiderik ematen ez dielako”. 

Tubacexeko eta Valvospaineko langileei elkartasuna

Eskualdeko egoera ekonomikoa ere izan du hizpide Alderdi Popularrak hedabideei zabaldutako beste ohar batean. Tubacexeko eta Valvospaineko langileei “elkartasuna” helarazi nahi izan die Joseba Elejaldek. Aiarako PPko presidenteak hainbat eskaera egin dizkio EAJri, alderdi horrek eskualdea eta bertako biztanle eta langileak “ahaztu” dituela argudiatuta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide