Hiru egun bete dituzte Tubacexeko beharginek greba mugagabean. Gaur tentsio uneak bizi izan dira zuzendaritza fabrika barrura poliziaz inguratutako autobusetan sartu den unean.
Mobilizazioak antolatzeari ekin diote beharginek, lan gatazkari ikusgarritasuna emateko. Ostegunean Laudion eta ostiralean Amurrion, herriguneetara martxak antolatu dituzte, 10:30ean fabriketako sarrera nagusietatik.
Irudiak: Aiaraldea Hedabidea eta Tubacexeko langileak