Donostian lehiatu dira Leire Torres eta Jagoba Pazos

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 22a, 09:48
Laudioko Granja kiroldegian debutatu zuen Leire Torresek. / Aiaraldea.eus

Aratz Garmendiak eta Billal Ven Yechouk ere parte hartuko zuten norgehiagokan, baina azkenean ezin izan ziren bertaratu.

Bi aiaraldear neurtu ziren larunbatean Donostian egin zen borrokaldian: Leire Torres eta Jagoba Pazos. Aratz Garmendiak ere parte hartuko zuen topaketan, Ibai Ruiz amurrioarraren ordez, hain zuzen, baina azkenean ezin izan zen bertaratu, lanean zegoela zauritu zelako. Okondon bizi zen kirolariaren debuta izango zen larunbateko zita, urte eta erdiko etenaldiaren ostean. Aukera sortu zitzaion Garmendiari, zehazki, Ibai Ruiz amurrioarrak mina hartu zuelako. Billal Ven Yechouk ere parte hartu behar zuen borrokaldian, baina bera ere ezin izan zen gerturatu azkenean. 

Jagoba Pazos laudioarra Cesar Molina errenteriarraren aurka lehiatu zen. Norgehiagoka gorabeheratsua izan zen hasi baino lehen. “71 kilotan adostua zegoen, baina aurkariak mina hartu zuen hankan eta esan zigun ezin zuela pisu hori eman. 3-4 kilo inguru gehiago eman zuen”, azaldu du Aiaraldeko kirolariak. “Borroka ondo hasi zen, lehen asaltoa nahiko berdinduta egon zen eta bigarrena ere bai. Hirugarrenean, Cesar ni baino indartsuagoa zenez, fisikoki hobeto zegoen eta lan pixka bat gehiago egin eta justuki irabazi zuen borroka”. 

Leire Torres, aldiz, garaile atera zen ringetik. “Lehen roundean nahiko indartsu atera zen aurkaria , baina azkenean nahiko berdinduta geratu ginen. Bigarrenean ia ia nik soilik eman nituen kolpeak, eta hirugarren itzulia nahiko berdindua egon zen baita”.

Segurtasun neurriak

Segurtasun neurri zorrotzak egon ziren topaketan, COVID-19aren zabalpena ekiditeko. “Arraroa izan arren, ondo egon zen”, azaldu du Torresek, “koronabirusaren probak egin zizkiguten guztiei: kirolariei, entrenatzaileei, epaileei eta gunean sartu zen jende guztiari”.

“Barruan oso azkar joan zen dena”, gaineratu du Pazosek, “borrokalariak deitzen zituzten, borroka egiten zen eta kanpora, kontaktua ez egoteko. Oso ondo antolatu zuten guztia, nire ustez”. 

Ez zen publikorik egon, baina hori ez zen oztopo izan Torresentzat: “Ondo dago jendearen animoak entzutea, baina nik ez diot jendeak dioenari erreparatzen, oso zentratua nagoelako borrokan”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide