Errigora ekimenaren 'saski berdea' eta 'saski beltza' zozketatuko ditu Aiaraldea Hedabideak. Nafarroako Hegoaldeko proiektua da 'Errigora', bertako ekoizleekin elkarlanean zonaldeko euskalgintza hauspotzea helburu duena. Urtean zehar hainbat kanpaina antolatzen ditu Nafarroa Hegoaldeko nekazarien produktuak Euskal Herri osotik banatuz.
Martxoaren 5ean iragarriko dira zozketaren irabazleak. Zozketa parte hartzeko nahikoa izango da esteka honetan izena ematea.
Hauek dira saski bakoitzean aurkitu daitezkeen produktuak.
Saski beltza (betikoa):
- Orburuak
- Pikillo piperrak
- Pikillo mermelada
- Zainzuri zuriak
- Tejak
- Tomate frijitua
- Melokotoia almibarretan
- Oliba olio birjin estra
- Kardua
- Mahats zukua
- Botila ardoa
- Piper mamia
Saski berdea (ekologikoa):
- Txitxirioak
- Ardo ozpina
- Oliba olio birjin estra
- Barazki menestra
- Orburuak
- Pasta
- Pikillo piperrak
- Arroza
- Zainzuri zuriak
- Ardo botila
- Udare zukua