Gazteen lokalen egoera, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berrian

Erredakzioa 2021ko ots. 23a, 06:00
Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. / Aiaraldea.eus

Gaur iritsiko da hamabostekaria inprentatik eta segituan ekingo zaio eskualdean banatzeari. 

Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 138. zenbakia. Azken 15 egunetako gertakari esanguratsuenen errepasoa egiteaz gain, hainbat eduki berri izango ditu agerkariak, orain arte argitaratu gabekoak. 

Gazteen lokalen egoerari buruzko erreportajea izango da eduki zabalena. Horrelako espazio bat dute zenbait gazterekin hitz egin dugu, pandemia egoeraren euren aisialdi ohiturak nola moldatu dituzten jakiteko. 

Pertsona ugari elkarrizketatu ditugu hamabostekarian: Ada Kusmierz, Ivan Ruiz Rotaetxe, Jose Manuel Toscano, Ixone Mendieta Olamendi, Idoia Meaza Isusi, Irati Rodriguez, Aitziber Errazkin eta Ander Lacalle. 

Beste bi eduki esanguratsu ere topatuko ditu irakurleak: Martxoaren 8rako prestatutako egitarauei buruzko erreportajea eta Tubacexeko greba mugagabeak orain arte utzitakoen argazki bilduma. 

Gaurtik aurrera eskuratu daiteke argitalpena formatu fisikoan, eskualdeko saltoki, eskola eta kaleetan. 

Hauek dira kalean dauden banaketa puntuak:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide