Eskualde mailako lanuztea eta mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 5ean

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 23a, 16:00

Tubacexeko Enpresa Batzordeak enpleguaren defentsan egindako mobilizazio bat. / Aiaraldea.eus

"Enplegu eta bizitza duinen alde" mobilizatzeko deia luzatu dute ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek. 2 ordutako lanuztea eta manifestazioak egingo dituzte.

Martxoaren 5ean Aiaraldea mailako lanuztea eta mobilizazioa deitu ditu Euskal Herriko gehiengo sindikalak. "Aiaraldea egoera kezkagarrian dago. Enplegu suntsiketa, lan-baldintzak okertzea, enplegu prekarioa eta zerbitzu publiko askoren egoera izugarriak dira", azaldu dute ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek sinatutako oharrean.

Tubacexeko 150 kaleratzeek edota Valvospaineko 79ek alarma guztiak piztu dituzten arren, bi kasu horiek "izebergaren punta" besterik ez direla azpimarratu dute sindikatuek: "Bi kasu larri hauei gehitu behar zaizkie enplegua suntsitu duten hamarnaka enpresa, kaleratuak izan diren aldi baterako langileak, modu bidegabean ABEEEtan egon diren langileak, osasungintza publikoko langileen egoera, zerbitzu sozialetakoena, hezkuntzakoena, ostalaritza eta merkataritza sektoreen egoera, edo eskualdeko enpresa txiki eta autonomoek bizi duten egoera larria".

Zenbait kolektibok bizi duten egoera "jasanezina" salatu dute ere, aha nola: gazteak, emakumeak edota pertsona migratuak.

Datorren martxoaren 5ean, 2 orduko eskualde mailako lanuztea egingo dute 11:00etatik 13:00etara.

Martxoak 5, mobilizazio eguna

Euskal Herriko gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek "enplegu eta bizitza duinen alde" kaleak hartzeko deia luzatu dute. Datorren martxoaren 5ean, 2 orduko eskualde mailako lanuztea egingo dute 11:00etatik 13:00etara.

Gainera, mobilizazio bana antolatu dituzte Laudio eta Amurrioko plazetatik, eguerdiko 11:30ean, "Aiaraldean enplegu eta bizitza duina" lemapean.

Eskualdeko enpresa batzorde, eragile eta sektore guztiei luzatu diete deialdiarekin bat egiteko deia, mobilizazioa "masiboa" izan dadin: "Inoiz baino beharrezkoagoa da enpleguaren alde mobilizatzea, eskubide laboral eta sozialen alde, kalitatezko zerbitzu publikoen alde… azken finean, enplegu eta bizitza duinaren alde, eta gure eskualdearen eta bertoko langileen etorkizunaren alde".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide