Oihartzun zabala izan du Tubacexeko protestak Euskal Herrian zein Estatu Espainiarrean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 24a, 08:58

Hedabide ugari bertaratu dira gaur goizean Tubacexeko lantegira. / Aiaraldea.eus

Elkartasun keinu andana jaso dute Tubacexeko langileek hainbat eragile zein pertsona ezagunen partetik. 

Oihartzun handia izan dute Tubacexen atzo gertatutako protestek. Horren seinale izan da gaur goizean Laudioko lantegiaren aurrean bizitako egoera: hedabide andana bertaratu da piketera -EITB, Telecinco eta EFE, besteak beste-, inolako gatazkarik gertatu ez den arren. 

Hedabideetan zein sare sozialetan bolo-bolo zabaldutako irudiek lehen planoan jarri dute Aiaraldeko langileen gatazka, eta elkartasun keinuen olatua sortu da. 

Eskualdeko eragile ugarik helarazi diete babesa Tubacexeko langileei. Aiaraldeko Sortuk eta Ernaik piketeetan gertatutakoen jarraipena eta salaketa egin dute sare sozialen bidez: 

Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak irakurketa plazaratu du gertatutakoaren harira:


Aiaraldeko Greba Batzordeak, bere aldetik, bilera irekiak deitu ditu biharko 18:00etan, Amurrioko San Anton  eta Laudioko Herriko plazetan.

Alderdien erreakzioak

EH Bilduk jakinarazi du gertatutakoaren gaineko azalpenak eskatuko dizkiola Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari. Horrez gain, Legebiltzarren lantzen ari den Aiaraldeari buruzko ponentzia sozioekonomikoan Tubacexeko Enpresa Batzordeko zein zuzendaritzako kideak bertaratzea eskatuko du:

 

 

Estatu Espainiarreko politikara ere egin du salto gaiak. Elkarrekin Podemos alderdiko Pablo Echeniquek sare sozialetan aipatu zuen gatazka:

Raul Zelik idazle alemaniarrak ere zabaldu du Laudion atzo gertatutakoa:


Itziar Ituño aktoreak (La casa de papel telesailean agertzeagatik munduan barrena ezaguna egin dena), bere aldetik, bere Instagrama baliatu du Aiaraldeko langileen borrokari atxikimendua helarazteko: 

Egun batetik bestera, ezohiko dimentsioa hartu du Tubacexeko langileen borrokak.

Gaur piketeak egingo dituzte berriz beharginek, txanda aldaketa bakoitzean. Eguerdian, aldiz, Bilbon mobilizatuko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide