Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin bildu da Tubacexeko Enpresa Batzordea, presentzia polizial eta mediatiko handiarekin

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 24a, 23:00

Presentzia poliziala atzokoa baino handiagoa izan da, baina ez da inolako istilurik egon. 

Gaurko eguna  atzokoa baino lasaiagoa izan da Tubacexeko langileentzat. Ertzaintzaren presentzia handia egon da goizeko piketeetan, baina ez da inolako talkarik egon, langileek uko egin diotelako errepidean egoteari. Sorbalda emanda egin diote ongietorria zuzendaritzako kideen autobusari. 

Eguerdian, aldiz, Bilbora joan dira beharginak. SPRIko eraikinean bildu dira Enpresa Batzordeko kideak Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin. Langileak eraikinaren aurrean egon dira bitartean, presentzia polizial handiarekin. 

Topaketa positiboa izan dela aipatu dute, erakunde publikoak bitartekaritza lana egiteko prest azaldu delako gatazkan. “Baina sentsazio positibo hori ekintzetara ekartzea espero dugu”, aipatu du Edu Ibernia komiteko presidenteak. 

Presentzia mediatiko handia

Hainbat hedabide bertaratu dira piketeetara eta Bilboko mobilizaziora; Telecinco, TVE, EFE eta EITB, besteak beste. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide