Eserialdia eta dantza egin dituzte Tubacexeko langileek poliziaren aurrean, 16. greba egunean

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 26a, 22:35

Ertzaintzak Aiaraldea Hedabideko kazetari bat identifikatu du eta mugikorra bota dio beste bati kolpe batez.

16 egun bete dituzte gaur Tubacexeko langileek greban. Goiz eta arratsalde mugituak izan dira langileentzat. Laudioko piketeko kideek eserialdia egin dute Ertzaintzaren aurrean. Fabrikara sartzen den autobusean sartzen uztea eskatu diete Enpresa Batzordeko kideek poliziari, baina ez diete utzi. 

Autobusak fabrikara sartu ostean, Ertzaintzan Aiaraldea Hedabideko kazetari bat atxikitu eta identifikatu du. Hedabide bereko beste kide bat gertatzen ari zena grabatzen hasi da mugikorrarekin, eta agente batek kolpe batez bota dio sakelakoa, ezkutua baliatuta. Tentsio uneak bizi izan dira baina ez da ezer gehiago gertatu. 

Amurrion, aldiz, poliziak espaloi bakarrera mugiarazi ditu grebalariak, autobusa pasatzera zioanean. 

Arratsaldean, aldiz, dantza baliatu dute beharginek protesta teknika gisa. 'Paquito chocolatero' dantzatu dute Laudion poliziaren aurrean, eta 'La Macarena' Amurrion. 

Ordezkari instituzionalen agerraldia astelehenean

Datorren astean emango diote langileek jarraipena mobilizazioei. Lehengo zita jarri dute dagoeneko: agerraldia egingo dute eskualdeko ordezkari instituzionalekin, 11:30ean Laudioko lantegiaren aurrean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide