Etawasol: "Saharako estatu independientea da irtenbidea"

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 27a, 16:36

Elkarretaratzeak egin dituzte Etawasol elkarteak deituta Amurrioko Juan Urrutia eta Laudioko Herriko plazetan.

Saharar herriaren aldeko komunitateak mobilizazioak egin ditu gaur Amurrion eta Laudion, errepublikaren urtemuga dela-eta: "2020ko azaroaren 13an gerrara itzultzearen ondorioz, Algargargarat inguruan saharar zibilen aurka Marokok su-etena hautsi eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan giza eskubideak urratu dituzte".

Minutu bateko isilunea burutu dute, borrokalarien omenez. "Sahararrek lurralde osoan jasaten dugun errepresio basatia gaitzetsi nahi dugu", azpimarratu dute.

"Saharako estatu independientea da irtenbidea", adierazi dute bozeramaileek hitzartzean. Zentzu horretan, Espainiar gobernuaren jokabidea salatu dute, baita Europar Batasuna eta Marokoren arteko merkataritza akordioak ere, "Mendebaldeko Saharako balibide naturalak espoliatzen dituzte eta".

Ondorioz, ondorengo eskaerak luzatu dizkiete Espainiari eta Europar Batasunari:

  • Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa estatu burujabe eta independente gisa aitortzea.
  • Autodeterminazio erreferenduma egitea.
  • Giza eskubideen urraketa sistematikoak gaitzestea, eta neurri egokiak hartzea; merkataritza harremanak etetea barne.
  • Marokok armak saltzeari uztea.

Etawasolek, halaber, konpromisoa berretsi du Saharako gatazkarekin irtenbide justua bultzatzeko.

Argazkiak: Maddi Isasi Azkarraga eta Izar Mendiguren Cosgaya

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide