Greba mugagabearen 19. eguna zuten gaur Tubacexeko langileek, eta Aiaraldeko ordezkari instituzionalak beharginei babesa eta elkartasuna adierazi diete enpresa atarian egindako elkarretaratzean.
Aiaraldea Hedabideak bertaratutako zenbait kargu publikoren adierazpenak jaso ditu: Ander Añibarro, Eva Blanco, Juanje Merchan, Kepa Gonzalez, Nerea Gonzalez, Iratxe Parro eta Jon Hernandez.