Beharginek eserialdia egin dute Laudioko lantegiaren aurrean. Ertzaintzaren presentzia handia egon da, baina ez da aparteko gatazkarik jazo. Egunsentiarekin batera iritsi dira ITPko eta Aiala Vidrioko langileak Tubacexen sarrerara, grebalariei elkartasuna helarazteko. Arratsaldean hezkuntza sektoreko langileen txanda izango da; 17:30ean bilduko dira Laudio eta Amurrioko lantegien aurrean.