Aiaraldeko hezkuntza zentroetako langileak Amurrio eta Laudioko Tubacexeko fabriketako sarreretara bertaratu ziren atzo arratsaldean. 150 kaleratzeren aurka greba mugagabean dauden beharginei babesa adierazi diete horrela.
Azken astean bikoiztu egin dira Tubacexeko langileek jasotako elkartasun mezu eta keinuak. Ugariak izan dira fabrikako sarrerara bertaratu diren enpresa komiteak, batzuk eskualde kanpotik etorriak.
Aiaraldeko dozenaka komertziok eta establezimenduk ere bat egin dute kaleratzeen aurkako borrokarekin, piketea egunero hainbat produkturekin hornituz.