Hasi dira mobilizazioak Aiaraldean enplegu eta bizitza duinak aldarrikatzeko

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 5a, 10:30

Euskal gehiengo sindikalak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak deituta, lanuztea eta mobilizazioak egingo dira gaur. 07:30ean abiatu dira protestak.

07:30ean elkartu dira hainbat lagun gaur Amurrio eta Laudioko herriko plazetan Tubacexeko lantegietara jotzeko. Han babesa adierazi diete greban dauden langileei.

Euskal gehiengo sindikalak eta Aiaraldeko Greba Batzordeak antolatutako protesta egunari horrela eman diote hasiera, eskualdeko enpleguaren defentsan. Izan ere. Tubacex enpresak 150 behargin kaleratzeko mehatxuaz gain, Valvospain lantegia ere itxiko dute.

Oraindik mobilizazio gehiago ekarriko ditu egunak: 

  • 11:00etatik 13:00ak arte lanuzteak.
  • 11:30ean manifestazioak ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek deituta "Aiaraldean enplegu eta bizitza duinak!" lemapean, Amurrio eta Laudioko Herriko plazetan.
  • 15:30ean hitzorduak Tubacexeko fabriketara joateko eta piketeetara batzeko, Laudioko Herriko plazan eta Amurrioko Telefonicako eraikinean.
  • 20:00etan eskualdeko manifestazioa Amurrioko plazatik abiatuta.

Aiaraldea Komunikabideak jarraipen berezia egingo du egun osoan zehar. Batetik, zuzeneko kontaketa gauzatuko du sare sozialetan eta webgunean. Bestetik, argazki eta bideo erreportajeak plazaratuko dira mobilizazioak burutu ahala. Aiaraldea Ekintzen Faktoriako langileek ere egin dute bat lanuztearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide