ZUZENEKO KONTAKETA

Akordiorik gabe eta sindikatuen borrokarako deiarekin amaitu da negoziazio epea Tubacexen

Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 16:38
Akordiorik gabe eta sindikatuen borrokarako deiarekin amaitu da negoziazio epea Tubacexen Bilbora eraman dute protesta Tubacexeko langileek./ Aiaraldea.eus

Gaur amaitzen zen Tubacex enpresako zuzendaritzaren eta sindikatuen arteko negoziazio epea. Atzo langileen ordezkariek bukatutzat eman zituzten elkarrizketak, kaleratzeekin aurrera egiteko asmoa baitute multinazionaleko kudeatzaileek. Hala ere, prozedura jarraitu behar izan dute bi aldeek, aktak sinatuta.

Goizeko lehen orduan enpresako autobusek ez dute Laudioko lantegian sartzerik izan, langileek errepidean eserialdia egin dutelako.

Gero, zuzendaritzak Bilbon proposatu du batzarra egitea eta Aiaraldeko Greba Batzordeak deialdia zabaldu du 11:30ean Bizkaiko hiriburuan elkartzeko, Jesuseko Bihotz Sakratuan, hain zuzen.

NH Hotelean izan da bilera eta Enpresa Batzordeko kideak miatu ditu Ertzaintzak eraikinean sartu baino lehen. Sarreran hainbat lagun geratu dira.

Arratsaldean bukatu da batzarra, akordiorik gabe, eta langileen erakundeek borrokarako deia berretsi dute, kaleratzeei aurre egiteko.

2021ko mar. 10a, 16:38
2021ko mar. 10a, 15:52
2021ko mar. 10a, 15:52
2021ko mar. 10a, 13:09
2021ko mar. 10a, 12:48
2021ko mar. 10a, 12:47
2021ko mar. 10a, 12:47
2021ko mar. 10a, 12:18
2021ko mar. 10a, 12:06
2021ko mar. 10a, 11:58
2021ko mar. 10a, 11:58
2021ko mar. 10a, 11:43
2021ko mar. 10a, 11:42
2021ko mar. 10a, 11:41
2021ko mar. 10a, 11:36
2021ko mar. 10a, 11:36
2021ko mar. 10a, 10:46
2021ko mar. 10a, 10:04
2021ko mar. 10a, 08:11
2021ko mar. 10a, 08:11
2021ko mar. 10a, 08:10
2021ko mar. 10a, 08:10

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide