Edadetuek pandemia nola bizi izan duten du hizpide erreportaje nagusiak. Tubacexeko zein Vidralako zuzendaritzen soldatei buruzko artikuluak ere topatuko ditu irakurleak, hainbat elkarrizketarekin batera: Uxue Albizua txirrindulariari eginikoa edota Julen Reketak Everestera igotzeko duela 20 urte egin zuen espedizioari buruzkoa, besteak beste.
Eskualdeko saltoki, eskola eta kaleetan eskuratu daiteke dagoeneko argitalpena formatu fisikoan. Hauek dira kalean dauden banaketa puntuak:
- Aldai plaza (Laudio)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)