DATUAK

1.497.000 euro Tubacexeko zuzendaritzako kideentzat, soldata eta dietetan

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mar. 13a, 07:30

Tubacexeko Administrazio Kontseiluko kideak, 2018. urtean eginiko akziodunen batzar batean. / Jose A. Del Moral (Infografiaren diseinua: Eider Garcia)

2019an baino 87.000 euro gutxiago jaso zituzten Tubacexeko Administrazio Kontseiluko kideek iaz, COVID-19a dela eta murrizketa boluntario bat egitea adostu zutelako. Hala ere, ia 1,5 milioi euro banatu zituzten 12 pertsonaren artean. 

1.497.000 euro jaso zituzten guztira Tubacexeko Administrazio Kontseiluko kideek iaz, soldata eta dietetan. Hala jakinarazi du multinazionalak  Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeari (MLEB) helarazitako txostenean. 

Diru eta kontseilari gutxiago

Dokumentu horrek aipatzen du zuzendaritzako kideek soldatak %30 jaitsi zituztela 2020ko biharren hiruhilekoan, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko neurri ekonomikoen plan baten ondorioz. Gauzak hala, 2019an baino 87.000 euro gutxiago jaso dituzte. Aipatzekoa da, gainera, 2019an baino 3 kontseilari gutxiago daudela orain zuzendaritza organoan. Alvaro Videgain Murok -Tubacexeko presidenteak- eta Jesus Esmoris Esmoris kontseilari delegatuak jaso zuten diru kopururik handiena, 242.000 eta 472.000 euro, hurrenez hurren. 

Dibidenduak

Iaz plazaratutako memorian, Tubacexeko zuzendaritzak aipatu zuen akziodunei dibidendoak banatzeari utziko ziola denbora tarte batez, COVID-19aren pandemiaren aurrean “zuhur” jokatzeko. 
Hala ere, azpimarratzekoa da Administrazio Kontseiluak 6 milioi euro banatu zituela 2019an akziodunen artean (0,046 akzio bakoitzeko). “Tubacexek akziodunei dibidendu erregular bat ordaintzeko konpromisoari eutsiko dio”, aipatzen du txostenak, “COVID-19aren ondorioak hobeto ikusten direnean kontseiluak berriro ebaluatuko du egoera eta dibidendua berrezarriko du, egokitzat ikusten bada”. 

OHARRA

Aiaraldeko hiru enpresa daude burtsan: Tubos Reunidos, Tubacex eta Vidrala. Merkatu horretan aritzen diren sozietateak derrigortuta daude euren Administrazio Kontseiluko kideen informazioa publiko egitera Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordearen (CNMC) bidez. Otsailaren amaieran argitaratu ziren Tubacex eta Vidralaren datuak. Tubos Reunidosek oraindik ez ditu bere datuak argitaratu. MLBNk Aiaraldea Hedabideari jakinarazi dionez, apirilaren 30an eman beharko du Amurrioko enpresak informazio hori beranduenez. Bestetik, Tubacexeko zuzendaritzako soldaten infografietan lizentzia librekoak diren argazkiak soilik jarri dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide