Poliziaren presentzia handiarekin, istilurik gabe eta suhiltzaileekiko elkartasunarekin igaro da Tubacexeko langileen 30. greba eguna

Erredakzioa 2021ko mar. 12a, 23:17

30 egun bete dituzte Tubacexeko langileek greban. Goizeko seiak aldera Ertzaintzak Laudioko fabrikako sarrerako eremua hartu du, dozenaka polizia baliatuta. Langileek uko egin diote protestatzeari, eta gehienak zonaldetik joan dira patruilak agertu baino lehen. Amurrion, aldiz, Ertzaintzak errepidearen albo batera mugiarazi ditu behargin guztiak, zuzendaritzako eta bulegoetako langileen autobusari sarbidea errazteko. 

Baina eguna ez da presentzia polizialera mugatu. Laudioko piketeko kideak suhiltzaileen parkera bertaratu dira, suhiltzaileek atzo eurekin izandako elkartasun keinua itzultzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide