Renfek iragarri du bihar, martxoaren 15ean, bertan behera utziko dituela lau zerbitzu. Guztiak izango dira goizeko lehen orduan:
- Bilbo-Laudio: 06:54
- Laudio-Bilbo: 07:29
- Bilbo-Laudio: 07:55
- Laudio-Bilbo: 08:29
Sare sozialak baliatu zituen atzo garraio publikoko enpresak jakinarazpena egiteko.
Azken astean arazo teknikoak ugaritu dira tren zerbitzuan. Ostiralean atzerapenak egon ziren eguerdian eta gaur bertan bi zerbitzuk ez dute ibilbidea bete Urduña eta Bilbo artean.