Jon Unzaga omendu zuten Aiara Birako lehenengo jardunaldian

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 15a, 16:24

Lasterketaren lehenengo jardunaldia Laudioko errepideetan lehiatu zuten txirrindulari gazteek. Igandean lasterketaren bigarren jardunaldia jokatu zen Okondon.

Martxoaren 13an jokatu zen Aiara Bira txirrindularitza lasterketaren lehenego jardunaldia Laudion. Aurtengoa XXXI. edizioa du kadete kategoriako txapelketak, eta lehenego aldiz Espainiar Txirrindularitza Federazioaren egutegiaren barruan dago sartuta.

Laudio, Amurrio, Aiara eta Artziniegako txirrindularitza elkarteetako 100 boluntario baino gehiago aritu ziren larunbateko lasterketaren antolakuntzan. Guztira 173 gaztek hartu zuten parte lasterketan.

Txirrindulariek 7 kilometroko zirkuituari sei bira eman ostean sprint-ean erabaki zen emaitza. Alberto Galindo LOGOSTEAM taldeko kirolaria izan zen azkarrena atzetik Ivan Polo taldekidea zuela. Hirugarren postua Manel Marmolentzat izan zen.

Martxoak 14

Igandean Okondotik abiatu ziren txirrindulari gazteak, lasterketaren bigarren jardunaldian. 47 kilometroko ibilbidea osatu zuten Aiarako herrietan barrena. Ivan Polok irabazi zuen lasterketa eta sailkapen nagusian buru jarri zen.

Datorren martxoaren 20an hirugarren etapa lehiatuko da Artziniegan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide