Bihar 10:00etan agortuko da epea Tubacex enpresako langileek baja modu boluntarioan eskatu dezaten. Handik aurrera, bi aste izango ditu zuzendaritzak sindikatuei bere asmoen berri emateko, baina, antza, enpresak ez du tartea agortuko.
Berez, Ainhoa Rivera Azcoitiak -Tubacexeko giza baliabideen arduradunak- iragarri du Tubacexeko idazkariak erabakiaren berri emango diela langile antolakundeei ostegunean bertan, 13:00etan, hain zuzen.
Enplegua Erregulatzeko Aldi Baterako Lan Espedientearen inguruko azalpenak, ordea, hurrengo astean emango ditu konpainiak.
Horrela, Tubacex enpresak Aiaraldean bizi duen egoera larriaren beste mugarri bat helduko da. Edonola ere, sindikatuek ez diote uko egingo greba mugagabeari eta protesta mantenduko dute enpleguaren defentsan.