Aernnovako langileei elkartasuna adierazi diete Tubacexeko beharginek Bilbon

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 16a, 21:35

Aernnova enpresan ezarritako Enplegua Erregulatzeko Espedientearen aurkako inpugnazioen lehen epaiketa eguna izan da gaurkoa. Epaiak espedientea baliogabetu dezake.

Greba mugagabearen 34. eguna izan dute gaurkoa Tubacexeko langileek. Azken astean bezala, polizia ugari bertaratu dira goizeko piketeetara, zuzendaritzako autobusen sarrera bideratzeko.

Aernnovako langileekin elkartasuna

Eguerdian Bilbora bertaratu dira Tubacexeko grebalariak Aernnova eta PCB enpresetako langileekin batera elkarretaratzea egiteko Bilboko epaitegiaren aurrean. Izan ere, Arabako Aernnova enpresan ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurkako inpugnazioen lehenengo epaiketa eguna burutu da gaur.

Sindikatuen arabera, aeronautika enpresak COVID-19arekin lotutako kaleratzeak egiteko debekua urratu du. Epaiak aurrekari bat ezarri lezake, eta indarrean dagoen espedientea baliogabetu.

Mobilizazio gehiago

Mobilizazioekin jarraituko dute Tubacexeko langileek datozen asteetan. Ostegun honetan Deriora joango dira autobusez, bertan baitago multinazionalaren zuzendaritzaren egoitza. Datorren astelehenean -martxoak 22- eskualdeko enpresa batzordeek Laudioko lantegiko sarreran elkartzeko deia egin dute, 10:00etan. bertatik manifestazio bat abiatuko dute eskualdeko enpleguaren defentsan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide