Elikagai ekologikoek umeen dietan duten garrantzia azalduko dute

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 21a, 16:00

Elikagai ekologikoek haurtzaroan duten garrantzia azpimarratuko dute hitzaldian. / Ainhoa Prat

Errilurrek eta Oleta baserriak antolatu dute Ainhoa Prat elikadura adituaren hitzaldia martxoaren 26an, 17:30ean Aretako Kultura Etxean.

Ainhoa Prat nutrizionistak "Gure seme-alabei elikagai ekologikoak emateko arrazoiak" hitzaldia eskainiko du martxoaren 26an -ostirala-. Antolatzaileek nabarmendu dute gero eta ikerketa gehiagok lotzen dutela elikadura gaixotasun zein bestelako arazoetara. Horregatik, "bizitzako lehenengo hilabete eta urteetan funtsezko gaia da".

Ainhoa Prat adituaren azalpenak ez ezik, Errilurrek eta Oleta Baserriak argituko dute "non lortu eskualdean garaikoak, osasuntsuak, elikagarriak eta eskuragarriak diren jakiak prezio justu batean".

Hitzaldian parte hartzeko interesa duenak aldez aurretik eman beharko du izena, guztiz doan. Horretarako hiru bide daude: www.errilur.info webgunea, info.oletabaserria7@gmail.com posta elektronikoa eta 688 78 07 01 telefono zenbakia, Whatsapp mezua bidaltzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide