'Motxiladun umeen' egoera salatu dute dozenaka herritarrek Urduñan eta Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mar. 20a, 13:55

Sarek eta Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak elkarretaratze bana antolatu dute Urduñan eta Amurrion. Euskal Herriko beste hainbat tokitan ere mobilizazioak egin dituzte gaur.

Motxiladun umeek bizi duten egoeraren adierazle bihurtu da Irati Zapirain Etxebarria. Bea Etxebarria eta Iñaki Zapirain euskal preso politikoen alaba da Irati, espetxean jaio zen eta bertan igaro ditu bere bizitzako lehenengo urteak. 3 urte bete ostean, martxoa hasieran, Aranjuezeko espetxetik (Espainia) atera zuten Irati, gurasoengandik aldenduz.

Sareren datuen arabera 88 motxiladun ume daude Euskal Herrian, hau da,  aita, ama edo biak espetxean dituzten euskal preso politikoen seme-alabak. Dispertsio politikaren ondorioz ume hauek milaka kilometro egin behar dituzte hilabetero gurasoak bisitatu ahal izateko.

Gurasoekin Euskal Herrira

Irati Zapirainek bere gurasoekin egoteko eskubidea aldarrikatzeko sortu ziren Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataforma eta dinamika. Besteak beste, Zaballako espetxean familientzako modulo bat atontzea eskatu die plataformak erakunde desberdinei.

Gaurko egunean amaiera eman diote dinamikari Euskal Herriko hamaika txokotan egindako ekitaldi eta elkarretaratzeekin. Eskualdean Urduñan eta Amurrion egin dituzte mobilizazioak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide