Udaleku irekiak egingo dituzte Tertangan, apirilaren 6tik 9ra

Tertangan egingo dituzte udalekuak. / Aiaraldea.eus

Robotak egiteko tailerra izango da egonaldiko jardunaldi nagusia. 

Udaleku irekiak antolatu ditu Eragintza kultur erakundeak Tertangan, apirilaren 6tik 9ra. 7 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahalko dute ekimenean. Lego-Wedorekin robotak egiteko tailerra izango da egonaldiko jarduera nagusia, baina ez bakarra. “Aldi berean, hainbat balio landuko ditugu; enpatia, aniztasuna, elkartasuna eta errespetua”, azaldu dute antolatzaileek. Beste hainbat balio ere izango dituzte ardatz, “jolasa eta tailerren bidez”, hala nola,  aukera berdintasuna, jarrera osasuntsuak, euskara, bizikidetza edota inklusioa.

COVID-19aren aurkako neurriak

Eragintzako kideek nabarmendu dute udalekuetan kontuan izango dituztela COVID-19ari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak plazaratutako gomendioak. “Begirale bakoitzeko 6 ume egongo dira eta talde burbuiletan arituko dira. Udalekuak hastean COVID-19aren aurkako protokoloa emango diegu familiei”. Talde hezitzailea 4 pertsonaz osatua egongo da. 

Prezioa 115 eurokoa izango da ume bakoitzeko. 672 618 665 telefonora deituta eman daiteke izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide