Greba mugagabearen 42. eguna bete duten Tubacexeko langileak dira Aiaraldea Hemen hamabostekariaren protagonista nagusiak. Hilabete baino gehiagoz luzatzen ari den borrokaren nondik norakoak azaldu dituzte kaleratuak izango diren 5 langile, bizipen pertsonaletan sakonduz.
Besteak beste, Aita Mari itsasontzian errefuxiatuak artatzen ari den Ane Intxaurraga orozkoarraren edota Euskal Mendizale Federazioko lehendakaria izendatu berri izan den Zigor Egiaren elkarrizketak ere aurkituko ditu irakurleak
Eskualdeko saltoki, eskola eta kaleetan eskuratu daiteke dagoeneko argitalpena formatu fisikoan. Hauek dira kalean dauden banaketa puntuak:
- Aldai plaza (Laudio)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)