Mobilizazioa egin dute Tubacexeko langileek Bilboko Burtsaren eraikinaren aurrean. Duela 42 egun abiatu zuten greba mugagabea enpresak aurkeztutako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka. Negoziaketa fasea bukatuta, martxoaren 18an iragarri zuen enpresak 129 langile kaleratzekoa asmoa.
Langileen hitzetan, ulergaitza da Tubacexek beharginak kaleratu nahi izatea, enpresaren akzioek gora egiten jarraitzen duten bitartean.
Mobilizazioek etenik ez
Amurrio eta Laudioko lantegietako sarreretan elkartzen dira langileak egunero. Horrez gain, mobilizazio dinamikek ere aurrera jarraitzen dute. Ostiralean -martxoak 26- kalejira egingo dute Laudioko lantegitik Herriko Plazara, Dolumin Barikua dela baliatuta. Baserritar jantziak soinean egingo dute kalejira.
Argazkiak: Tubacexeko langileak