Gaur Amurrion batu dira Tubacex enpresako piketeak, Laudioko sarrera hutsik utzita, eta bertako lantegiko sarrera blokeatu dute goizeko lehen orduan. Greba egiten ez duten langileen eta zuzendaritzaren autobusa enpresan sartu eta gero kargatu du poliziak eta hainbat langile zauritu ditu.
Borrak ere erabili dituzte piketean zeuden langileen aurka. pic.twitter.com/IezUDwICRH
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Foam balak baliatu ditu Ertzaintzak Tubacex enpresako grebalarien kontra. pic.twitter.com/y6l3w8om2R
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Autobusa sartu da eta ondoren langileen aurka kargatu dute zipaioek.
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) March 25, 2021
Nazkagarriak zarete!
Ez duzue lortu eta ez duzue lortuko. Bihar gaur baino gehiago izango gara!#TubacexBorrokan pic.twitter.com/IsephOU3Dg
Ertzaintzak kargatu du Amurrioko lantegiaren sarreran eta zenbait langile zauritu berri ditu. #TubacexKaleratzerikEz #Tubacexborrokan pic.twitter.com/U27okjQn3g
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
"Gora Tubacexeko langileak! Zuekin gaude!" esanez joan dira suhiltzaileak piketetik, txalo artean #TubacexBorrokan pic.twitter.com/YFHPq08tm3
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Saratxoko errepidea ordubete baino gehiago darama moztuta. Poliziak ez die kamioiei mugitzen uzten #TubacexBorrokan pic.twitter.com/krKK5kBxNx
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Sua itzaltzeari ekin diote pic.twitter.com/foc7cpc30Y
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Suhiltzaileak bertaratu dira. Langileek txalo artean jaso dituzte #TubacexBorrokan pic.twitter.com/Aq4TE5yIQn
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Palak ekarri dituzte ertzainek barrikadaren errautsak kentzeko. Brigada Mugikorreko kideak ari dira horretan #TubacexBorrokan pic.twitter.com/UoQisLFnF0
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Poliziak utzi egin dio errautsak kentzeari. Sua ez da itzali oraindik. Brigada mugikorreko buruak zer egin eztabaidatzen ari dira #TubacexBorrokan pic.twitter.com/5L1uB9UNdk
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Barrikadaren errautsak kentzen hasi da polizia, baina horretarako baliabide egokirik gabe #TubacexBorrokan pic.twitter.com/CdI9EZ1ZN3
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Suzko barrikadaren errautsak kentzen ari da Ertzaintza #TubacexBorrokan pic.twitter.com/NOot8RFlKo
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Ertzaintza bidea egiten ari da apurka apurka #TubacexBorrokan pic.twitter.com/oMkVNtJblZ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Langileek arrautzak botata erantzun dute #TubacexBorrokan pic.twitter.com/z8Xu4uLB3h
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Kargatzen hasi dira eta salbak bota dituzte #TubacexBorrokan pic.twitter.com/dfR9yelzgn
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Industriagunearen sarrerara mugitu dituzte pertsona guztiak #TubacexBorrokan pic.twitter.com/cdlB1pwNrm
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Piketea inguratzen ari da Ertzaintza #TubacexBorrokan pic.twitter.com/dtaskDoUDC
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Pertsona bat identifikatzen ari dira irudiak hartzeagatik #TubacexBorrokan pic.twitter.com/XKY9whkKyY
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Hau da egoera une honetan Amurrioko piketean #TubacexBorrokan pic.twitter.com/MJq0x1q9cu
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Langile guztiak mugiarazten ari dira #TubacexBorrokan pic.twitter.com/RwuK8DUl4Z
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Errepidean zabaldu da Ertzaintza #TubacexBorrokan pic.twitter.com/aYmHFGBkbs
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Iritsi dira brigada mugikorreko furgonetak, 9 guztira #TubacexBorrokan pic.twitter.com/mNgpavKMvJ
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Utzi egin diote jendea identifikatzeari. Ehunka langile batu dira piketean eta zuzendaritzaren autobusa laster iristea espero da #TubacexBorrokan pic.twitter.com/qUgQgNM9wV
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Ertzaintzak errepidean dauden pertsona guztiak identifikatzeari ekin dio #TubacexBorrokan pic.twitter.com/WpoCnFNlge
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Brigada mugikorreko furgonetak joan berri dira, Ertzaintzaren bi patruila geratu dira soilik #TubacexBorrokan pic.twitter.com/DeJHINfF6e
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Ertzaintza iritsi berri da. Langileak errepidera mugitzen ari dira #TubacexBorrokan pic.twitter.com/awRgiV8VVK
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
Tubacex enpresako langileek Amurrioko piketean jarri dute gaur indar gehienak eta lantegiko sarrera blokeatzen ari dira. 42. greba egunean daude jadanik. #TubacexBorrokan pic.twitter.com/EugrfqF68a
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 25, 2021
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.