Eusko Jaurlaritzaren egoitzan hasi eta Eusko Legebiltzarrean amaitu dute mobilizazioa. Tentsio uneak egon dira bertan Ertzaintzaren eta grebalarien artean, langileak tranbiaren bidean eseri direnean. Poliziek bultzaka eta arrastaka mugitu dituzte manifestariak espailoraino:
Tentsioa gora Legebiltzarrean. Ertzaintza Tubacexeko langileak mugitzen hasi da. pic.twitter.com/yPyAYFqRPN
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) March 30, 2021
Enpresa Batzordeko kideak Legebiltzarren sartu dira, eta gutun bana eman diete bertan ordezkaritza duten talde politikoei.
Argazkiak: Tubacexeko langileak