Tubacexeko grebalariak lanuztearen 49. egunean daude jadanik eta protesta luzatzeko urrats sendoa eman berri dute. Gauzak horrela, elkartea sortu dute erresistentzia kutxa kudeatzeko. Modu horretan, baliabide ekonomikoak bateratu eta bideratuko dituzte, legea beteta.
Orain arte, erresistentzia kutxan jaso dituzte gutxiengo zerbitzuetan aritzeko beharra duten langileen diru ekarpenak. Horrez gain, jendeak boluntarioki egindako donazioak ere egon dira.
Tresnaren helburua da zailtasun ekonomikoak dituzten grebalariei maileguak egitea, interesik gabekoak eta lankideen artean. Kudeatzaileek anonimotasuna bermatuko dute.
Edonork lagundu dezake
Gainera, herritar orori zabaldu diote aukera diru dohaintzak egiteko. Horretarako lau bide ireki dituzte:
- tubacexborrokan@gmail.com
- Iñaki: 620 583 443
- Toño: 615 794 545
- Iñaki: 656 752 377
Grebalariek iragarri dute behin protesta bukatuta, soberan dagoen dirua babestu dituzten eskualdeko erakundeetara bideratuko dutela.