Goizean goizetik egon dira grebalariak Laudio eta Amurrioko piketeetan. Aurreko egun eta asteetan bezala, poliziaren presentzia handia izan da zuzendaritzako eta bulegoetako kideen autobusak iritsi direnean. Hala ere, ez da inolako istilurik egon.
9:30ean EH Bilduko hainbat ordezkari politiko bertaratu dira Laudioko fabrikaren sarrerara, Oskar Matute Espainiako Kongresuko diputatua tartean. Basauriko Ostalarien Elkarteko kideak eta Urduñako Zaporeak taldekoak ere egon dira, eta hainbat produktu eman dizkiete langileei.
10:30ean abiatu dute goizeko ekimen nagusia. Aste Santuaren testuingura baliatuz, prozesio umoretsua egin dute, "Jesusin Esmoriren pasioa" irudikatuz.