Euskal Herriko dozenaka udalerritan egingo dituzte Aberri Eguna ospatzeko ekimenak, Euskal Herri Batera dinamikak deituta. Aiaraldeko sei herritan egingo dira ekitaldiak, eguerdian.
- Laudion: 12:30ean egingo dute ekitaldia, Herriko plazan.
- Arrankudiagan: 12:30etan plazan
- Urduñan: 12:15ean egingo dute, Foru plazan. Ondoren, kalejira egongo da hiriko kaleetan barrena.
- Amurrion: Elkarretaratzea egingo dute 12:15ean udaletxearen aurrean.
- Orozkon: 12:00etan kalejira egingo dute eta 12:30ean Zubiaur plazan batuko dira.
- Aiaran: 12:00etan egingo dute ekitaldia, Arespalditzan.
Euskal Herria Batera herri ekimeneko kideek ikus-entzunezko bat plazaratuko dute 12:30ean, Aberri Egunerako landu duten mezuarekin. Irratietan, hedabideetan eta Berria.eus atarian jarriko dute, besteak beste.
Horrez gain, hiru abesti emitituko dituzte: Gernikako arbola, Txoriak txori eta Ikusi mendizaleak. Kanta horiek plazetan abestea izango da egingo diren ekitaldien funtsa.
Hau da plazaratuko duten bideoaren trailerra: