Ehunka lagun batu dira Aberri Eguna ospatzeko gaur eguerdian Aiaraldean egin diren ekitaldietan. Eskualdeko udalerri gehienetan izan dira ekimenak, Euskal Herria Batera iniziatibaren eskutik. Laudio, Arrankudiaga, Zollo, Arespalditza, Urduña, Orozko eta Amurrioko plazetan bildu dira herritarrak.
Musika izan da egitasmoaren ardatza. Hiru abesti kantatu dituzte bertaratutakoek: Gernikako Arbola, Txoriak Txori eta Ikusi mendizaleak.
Euskal Herria Baterako kideek ikus-entzunezkoa plazaratu dute eguerdian, hiru kanta horiek ardatz hartuta:
Argazkiak: Aitziber Alava, Samuel Pasandin, Aimar Gutierrez, Karra, Eider Garcia, Garazi Abrisketa, Txomin Egiluz