'Konekta zaitez euskaraz' tailer sorta antolatu du Aiarako Kuadrillak apirileko oporraldirako. Internet bidez egingo dira saioak, Labur.eus/euskarazkonektatu estekan.
Bihar -apirilak 6- izango da lehena. Etxean proiektore bat eta bozgoragailu bat nola egin ikasi ahalko dute gazteek. Asteazkenean, aldiz, sukaldaritza tailerra egongo da. Ondorengo platerak egiten ikasiko dute saiora konektatzen direnek: patata tortilla pintxoa, odoloste trufak eta gazta tarta. Ostegunean, aldiz, Izaskun Del Cerro jarriko da kamara aurrean, zuzeneko dantza emanaldia eskaintzeko. Lehiaketa batekin amaituko da ekimena, ostiralean.
Lau saioak ordu berean izango dira, 11:30ean. Zuzenean parte hartzeko aukera egongo da, YouTubeko zuzenekoaren txataren bidez.