Tubacexeko grebalariek Umeen Eguna egingo dute ostegunean eta bihar Itzulian egongo dira

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 6a, 07:47
Otsailean ere antolatu zuten familien protesta. / Aiaraldea.eus

Hasiera batean gaur egin behar zuten Umeen Eguna, baina eguraldiagatik ostegunean izango da. Bizikleta ibilbidea eta ginkana prestatuko dituzte, besteak beste. Aste honetan hainbat ekintza antolatuko dituzte. Igandean manifestazioa egingo dute Bilbon.

Tubacex enpresako grebalariek indartsu ekingo diote Pazko Asteari. Berez, gaur egin behar zuten Umeen Eguna, baina eguraldi iragarpena ez zenez egokia horretarako, ostegunean izango da.

Zehazki, 10:00etan bizikleta ibilaldia abiatuko dute Amurrioko Ciclos Ormaechea dendatik eta handik Laudiora joko dute, Tubacexeko lantegira, hain zuzen. Behin Laudion, ginkana egongo da haurrentzat eta 12:30ean txokolatea eta txistorra jateko aukera. Azkenik, Aritz Lili ipuin kontalariak emanaldia eskainiko du 12:45ean.

Umeen Egunean parte hartuko dutenei eskatu diete enpresako arropa eta grebalarien ikurrak soinean eramatea.

Familiako kide guztiek protestetan parte har dezaten deialdi gehiago antolatu dituzte grebalariek orain arte, otsailaren 15ean adibidez:

Euskal Itzulia eta manifestazioa

Bihar Euskal Itzuliak Laudio zeharkatuko duenean, grebalariek lekua hartuko dute lantegiaren inguruetan, euren aldarrikapenak errepidera eramateko. 

Azkenik, aste honetako egitaraua Bilbon amaituko da, igandean, bertan manifestazio jendetsua egitea aurreikusi baitute beharginek. 11:30ean abiatuko da mobilizazioa Bilboko Jesusen Bihotza plazatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide