30 positibo berri topatu dira Aiaraldean azken 3 egunetan eta Araba zenbaki gorrietan sartu da

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 6a, 13:08
Amurrioko anbulatorioan 9 positibo detektatu dituzte. / Aiaraldea.eus

Txertaketa kanpaina eragina izaten ari da eskualdeko hainbat herritarrengan, baina azken 3 egunetan 30 COVID-19 kasu metatu dira Amurrion, Laudion eta Orozkon. Araba itxialdi perimetralean egongo da bihartik aurrera.

30 koronabirus kasu berri detektatu zituen larunbatetik astelehenera bitartean Osakidetzak Aiaraldean, gaur plazaratutako txostenean zehaztu duenez. 

Hau da positiboen banaketa udalerrika:

  • Amurrio: 9 (2 larunbatean, 3 igandean, 4 astelehenean) 
  • Laudio: 18 (8 larunbatean, 3 igandean, 7 astelehenean)
  • Orozko: 3 (2 larunbatean, 1 igandean)

Ratioei dagokionez, gorabeheratsua izaten ari da udalerrien bilakaera. Amurriok, Orozkok eta Laudiok gora egin dute azken positiboen ondorioz. Artziniegak, aldiz, ostiralean izandakoagatik. Okondok beherantzako joeran jarraitzen du, baina oraindik ez da zenbaki gorrietatik atera. Zehazki, eskualdeko udalerri bakarra da egoera horretan. Edonola ere, 4.000 biztanle baino gutxiago dituenez, ez dute itxiko.

Bestalde, Araba bihar itxialdian sartuko da, bere ratioa 407,62 kutsatu 100.000 biztanlekoa baita. Gogoratu beharra dago Eusko Jaurlaritzak horretarako langa 400eko ratioan ezarri duela.

Horrek suposatzen du herrialdea itxita egongo dela eta ezin izango dela sartu eta atera ezinbesteko jarduerak betetzeko ez bada -lana, osasuna...-. Ostalaritzan ere neurri berriak ezarriko dituzte. Hain zuzen, barruko jarduera mugatuko dute: 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:00etara. Gainera, aintzat hartu beharra dago Gasteiz ere itxiera perimetralean egongo dela. 

Udalerria Ratioa Aurreko eguneko ratioarekin alderatuta
Amurrio 232,33 +87,12
Artziniega 52,33 +52,33
Aiara 310,88 -138,17
Laudio 256,12 +98,09
Okondo 575,18 -246,51
Arakaldo 0 (=)
Arrankudiaga-Zollo 0 (=)
Orozko 228,05 +114,02
Urduña 70.82 -47,3

Aiaraldeko datu orokorrak

COVID-19 birusak eragindako pandemia hasi zenetik, hurrengoak dira udalerrika kutsatutako bizilagunak guztira:

  • Laudio: 856
  • Amurrio: 409
  • Urduña: 216
  • Aiara: 176
  • Artziniega: 112
  • Orozko: 79
  • Okondo: 87
  • Arrankudiaga-Zollo: 45
  • Arakaldo: 2
  • Aiaraldea: 1.982

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide