Goizeko lehen ordutik egon dira martxan piketeak. Ertzaintzaren presentzia handia izan da, azken asteetan bezala. Poliziek bultzaka kendu dituzte grebalariak Laudioko lantegiko atearen sarreratik.
55. greba eguna Tubacexen. Ertzaintzak bultzaka mugitu ditu Laudioko lantegiko piketean zeuden langileak, zuzendaritzaren autobusari sarbidea errazteko #TubacexBorrokan pic.twitter.com/bXtqpQnyNx
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 6, 2021
Ondoren, Deriora joan dira beharginak, bertako Eaton enpresako langileei elkartasuna adieraztera. Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu eta lantegia itxi nahi du bertako zuzendaritzak, 37 langile kalean utzita.
Argazkiak: Tubacexeko langileak