Aiaraldeko errepideak zeharkatu ditu Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapak. Amurriotik abiatu da lasterketa, eguerdian. Amurrioko alkateak eta Txirrindulari Elkarteko kideek izan dute hasierako zinta mozteko ardura. Hain zuzen, Amurrioko Txirrindulari Elkarteko kideek taldearen 50. urteurrena ospatzeko baliatu dute gaurko hitzordua.
Tubacexeko langileek ere protagonismoa hartu dute lasterketan zehar. 56 egun daramate greba mugagabean eta beraien aldarrikapenak bide bazterrera atera dituzte ehunka beharginek.
Helmuga Ermualden
Lasterketaren helmuga Ermualden kokatu da, eta zale ugari bertaratu dira ingurura. Kirolariek 1. kategoriako portu gogor bati egin behar izan diote aurre eta lehia bizia izan da azken unera arte. Tadej Pogačar esloveniarra igo da podiumera.