Gaurko goiza Bilboko epaitegiaren aurrean igaro dute Tubacex enpresako hainbat grebalarik. Bertara jo dute Aernnovako langileak babestera.
Izan ere, martxoaren 16an bertan behera geratu ostean, gaur izan da Enplegua Erregulatzeko Espedienteak eragindako epaiketa. Aernnovako kasuan, 82 behargin kaleratu zituzten, langileen %20.
Kaleratuei zein lankideei elkartasuna adierazteko bertaratu dira Tubacexeko grebalariak Bilbora, martxoaren 16an egin bezala: