Labetik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 141. alea. Azken zenbaki horrek hainbat gai jorratzen ditu: eskualdeko eukaliptoaren monolaborantzari buruzko erreportajea edota pandemia egoerara moldatutako auzo eta herritako jaien egitarauak, besteak beste.
Hezkuntza gehigarria
Ale berezia da gaur plazaratutakoa, Hezkuntza Aiaraldean gehigarri berezia aurkituko baitute irakurleek barruan. Hezkuntza Sailak Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Haur Hezkuntzako matrikulazio kanpaina berria abiatu du, eskualdeko hezkuntza eskaintza zabalari buruzko informazioa lantzen da gehigarrian.
Hauek dira kalean dauden banaketa puntuak:
- Aldai plaza (Laudio)
- Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
- Abasto plaza (Laudio)
- Luiaondoko supermerkatua
- Laudioko kiroldegia
- Artziniegako frontoia
- Atxetako Dia
- Amurrioko Eroskia
- Orozkoko frontoia
- Urduñako supermerkatuak
- Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)