Greba mugagabearen 64. eguna da gaurkoa. Zuzendaritzak gaur gauzatu ditu enplegu erregulazio espedientean aurkeztutako 129 kaleratzeak, baina langileek borrokan jarraitzeko konpromisoa adierazi dute. Gaur goizean ibilaldia abiatu dute dozenaka beharginek, Amurrioko lantegitik hasita, Gasteizko Legebiltzarreraino.
Eusko Legebiltzarrean bihar goizean egingo den osoko bilkura baliatuko dute Tubacexeko grabalariek eraikinaren atarian protesta egiteko, goizeko 9:00etan.
Elkartasun keinuak
Gorbeialdeko Gopegi herriko kiroldegian igaroko dute gaua ibilaldian ari diren langileak. Bihar zenbait deialdi zabaldu dira Arabako hiriburuan langileei harrera egiteko, eta ibilbidearen azken kilometroak batera egiteko.
Dagoeneko elkartasun keinu ugari jaso dituzte Gasteizera bidean diren grebalariak. Hainbat herritar bide bazterrera atera dira langileak txalotzera. Inosoko ekoizle batek, esaterako, eztia eta gazta eman dizkie.
Tubacexeko grebalariek elkartasun keinu gehiago jaso dituzte bere ibilbidean. Inosoko gaztandegiak gaztak eta eztia opari dizkie.@tubace_xen @Erreharria1 @maddisasi @labtubacex @ELAIbaizNerbioi @GorkaWolf @erritmoa pic.twitter.com/MRQlAt7phN
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 15, 2021
Argazkiak: Aiaraldea.eus eta Tubacexeko langileak.