Oparoa izan da asteburua Aiaraldeko Berbalagun taldeentzat. Ostiral arratsaldean 'Aniztasun jolasak' egin zituzten Urduñan, Gurasolagun egitasmoaren barruan. Hainbat haur eta helduk parte hartu zuten ekimenean. Aniztasun funtzionala erdigunean jartzea izan zen xede nagusia. Besteak beste, braille idazkera landu zuten saioan.
Larunbatean, aldiz, Ipar Martxa egiten ikasteko tailerra eskaini zuten Amurrion, parketik abiatuta. Bi orduko saioa izan zen, eta hainbat lagun bildu ziren, euskara eta kirola uztartzeko prest.
Argazkiak: Aiaraldeko Berbalagunak