Kalera atera dira Aiaraldeko dozenaka ikasle, "nazkatuta" daudela adierazteko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko api. 21a, 16:39

Mobilizazio eguna egin du Ikama ikasle antolakundeak gaur Euskal Herrian. Laudion mobilizazioa egin dute eguerdian. Dozenaka ikasle batu dira manifestaziora. Tubacexeko lantegiaren albotik igaro dira, eta bertan zeuden beharginek txalo artean egin diete harrera. Amurrion, aldiz, pankartak egiteko auzolana eta kartelak itsasteko kalejira burutu dituzte ikasleek.

Bizi duten egoeraz "nazkatuta" daudela nabarmendu dute ikasleek, manifestazioaren ostean eginiko ekitaldian. Euren ustez, COVID-19aren pandemiak areagotu egin ditu hezkuntza sistemaren gabeziak, eta horren aurka borrokan jarduteko deia zabaldu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide