Dozenaka langile publiko bertaratu dira Amurrioko Tubacexeko piketera, bertan dauden grebalariei elkartasuna adieraztera. Kalejiran joan dira bertaraino, eta adierazpen bat irakurri ostean, ekarpena egin diote erresistentzia kutxari.
Eskualdeko langile publikoak Tubacexeko piketera bertaratu dira elkartasuna adieraztera. Greba eguna dute gaur sektore publikoan.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) April 22, 2021
@maddisasi pic.twitter.com/3sKuRExNld
Arratsaldean, aldiz, ehunka lagun bertaratu dira Aiaraldeko Greba Batzordeak Laudio eta Amurrion deitutako elkarretaratzeetara. “Sektore publikoan murrizketarik eta langile publikoen prekarizazio egoerarik” onartuko ez dutela nabarmendu dute mobilizazioetan, eta antolatzen jarraitzeko deia luzatu dute, “lan eta bizi duinen defentsan”.