SAN PRUDENTZIO SARIA

Asier Beraza izan zen Euskadiko txapeldunordea igandean eta Aiarako taldea, aldiz, txapelduna

Aitor Aspuru Saez 2021ko api. 27a, 09:10
Aiarako taldea igandeko lasterketan, Arespalditzan. / Aiara Txirrindulari Elkartea

San Prudentzio Sariarekin batera, Euskadiko Kadete Txapelketa jokatu zen igandean Aiaran, eta udalerriko txirrindulariek protagonismo handia izan zuten. Asier Beraza bigarren sailkatu zen eta Luyando Opticos-Ganzedo-3Lezamauto taldea, aldiz, txapelduna izan zen.

San Prudentzio Saria lehiatu zen igandean Arespalditzan. Aurtengoa hitzordu berezia izan da, Euskadiko Kadete Txapelketa ere erabaki baitzen Aiaran.

1. urteko kadeteen lasterketan, gainera, txirrindulari aiararrak erabakigarriak izan ziren. Izan ere, Marco Martín eta Aimar Quintana kirolariek ihesaldia abiatu zuten eta probaren amaierara arte ez zituen harrapatu tropelak. 3 kilometro baino ez ziren falta helmugara heltzeko hori gertatu zenean eta, gehienbat, Luyando Opticos-Ganzedo-3Lezamauto taldearen ahaleginari esker izan zen.

Azkenean, Iurdan Garcia izan zen kategoria horretan irabazlea. Asier Beraza Arespalditzako gaztea 2 segundo beranduago sailkatu zen eta Euskadiko Txapeldunorde izendatu zuten. Horrez gain, Luyando Opticos-Ganzedo-3Lezamauto izan zen taldekako garailea, 2., 5. eta 6. postuetan kokatu baitziren sailkapenean bere hiru lehenengo txirrindulariak.

2. urteko kadeteen artean aiararren protagonismoa ez zen izan hain handia, baina taldeka 3. geratzea lortu zuten Luyando Opticos-Ganzedo-3Lezamautoko kideek.

Taldeak eskerrak eman dizkie lasterketako antolatzaileei -Aiara Txirrindulari Elkarteari- eta laguntzaile gisa aritutako txirrindularitza taldeei: Laudioko, Artziniegako eta Amurrioko elkarteei eta Kuxkumendiri.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide