Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak duela astebete eman zien arrazoia PCB-ITP Aeroko langileei, zuzendaritzak ezarritako Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientea indargabetuta. Gaurkoan, Enplegua Erregulatzeko Espedientea aztertu du Justizia Auzitegi Gorenak.
Ehunka langile bertaratu dira Bilboko epaitegietako atarira Barakaldoko enpresako beharginei elkartasuna adieraztera. Bertan egon dira Tubacexeko langileak, Aernnova eta Petronorreko kideekin batera, besteak beste.
Aurrekari garrantzitsua ezarri dezake epaiak, eta indarrean dauden espediente ugari atzera bota, Tubacexeko 129 behargin kaltetu dituen espedientea tartean. PCB-ITP enpresako ordezkariak "itxaropentsu" azaldu dira epaitegi aurrean.
Argazkiak: Tubacexeko langileak