Gaur hitzordu ugari izan dituzte Tubacex enpresako grebalariek. Izan ere, euren mobilizazio egitarauaren barruan, Laudioko eta Amurrioko 8 menditara igo dira kezko zutabeak sortzeko.
Zehazki, goizeko ordu ezberdinetan abiatu da ekitaldi sinbolikoa, 08:00etatik aurrera. Amurrioko lantegiko ataritik Burubio, Babio, Garate eta Aspaltzako gailurretara joan dira. Laudion, aldiz, Larra, Goikogane, Pagolar eta Elorritxugane izan dute helmuga. 11:00etan guztiek batera piztu dituzte ke zutabeak.
Argazkiak: Tubacexeko grebalariak