Faktoriari buruzko gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariak

Txabi Alvarado Bañares 2021ko mai. 5a, 13:00
Gehigarri berezia dakar hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 15ean irekiko da Faktoria. Proiektuaren nondik norako guztiak azaltzen ditu gehigarriak. 

Gaur argitaratu da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Hainbat motatako edukiak dakartza agerkariak, oraindik Aiaraldea.eus atarian argitaratu gabekoak gehienak. 

Gorobel mendilerroan eraiki nahi duten parke eolikoa eraman dugu azalera, gai horri buruzko erreportajea osatu baitugu. Malen Atxa Corbellari, Irati Gonzalez Vizani, Iñaki San Andresi, Gotzon Martini edota Nahia Seijos Garzoni eginiko elkarrizketak ere topatuko ditu irakurleak, beste eduki batzuekin batera. 

Faktoriari buruzko gehigarri berezia

Horrez gain, eduki berezia ere dakar hamabostekariaren zenbaki berriak. Datorren maiatzaren 15ean irekiko da Faktoria. Hori dela eta, gehigarria osatu dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriako kideek, proiektuaren nondik norako guztiak azaldu eta jendarteratzeko. 

Banaketa puntuak

Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, ikastetxe eta kaleetan. Honako banaketa puntu hauetan topatu daiteke, besteak beste:

  • Aldai plaza (Laudio)
  • Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko egoitza (Nerbioi kalea 12, Laudio)
  • Abasto plaza (Laudio)
  • Luiaondoko supermerkatua
  • Laudioko kiroldegia
  • Artziniegako frontoia
  • Atxetako Dia
  • Amurrioko Eroskia
  • Orozkoko frontoia
  • Urduñako supermerkatuak
  • Basalarrina elkartearen egoitza (Laudio)

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide