Sare Herritarrak antolatutako Izan Bidea egitasmoak isla izan du gaur goizean Aiaraldeko hainbat mendi tontorretan. Toki horietara eraman dituzte Euskal Preso Politikoen aldeko aldarrikapenak eskualdeko dozenaka herritarrek.
Euskal Herrian 650 mendi bisitatu dituzte guztira eta Aiaraldean egindako deialdi orokorretan parte hartzeaz gain (Tologorri, Eskoritas, Babio, Jesuri, Montenegro, Kamaraka...), beste herritar batzuek inguruko mendietara jo dute (Burubio, Gorabea, Peregaña...). Hainbat adinetako jendez osatutako ibilaldi eta mobilizazioak izan dira eta Mendiko Lagunak taldeak ere parte hartu du, esaterako.
Argazkiak: Karmele Poblacion, Josu Zaldibar, Samuel Pasandin, Maddi Isasi, Maddalen Muguruza, Aimar Gutierrez, Irune Azkarraga, Izar Mendiguren, Jose Mari Gutierrez, Alberto Martinez Gutierrez-Barquin eta Aitor Burgoa