Presoen aldeko aldarria Oroko haitzetara eraman dute Aiaraldeko eskalatzaileek

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko mai. 10a, 06:00

Izan Bidea sektorea Oroko eskalada eremuko ezporoi batean aurkitzen da. / Joxe Blanco

Izan Bidea izena jarri diote Oroko haitzetan zabaldutako estilo alpinoko sektore berriari.

Oroko haitzetako eskalada eremuan biderik ez zuen ezporoi batean hiru eskalada bide zabaldu dituzte Joxe Blanco eta Alfredo Hernandez aiaraldearrek.

Udazkenean eskalatu zuten aurrenekoz Izan Bidea Tontorreraino eskalada bidea, V+ zailtasunarekin kalifikatu zuten. Bi mendizaleen esanetan “kutsu alpinoko 45 metroko bide honek ez du parekorik kirol estiloko bideak nagusi diren Oroko eskalada eremuan”. 

Ordutik errepikapen asko izan ditu, “izaera berritzaile horren arrakastaren adierazle” Blanco eta Hernandezen arabera.

Bi bide berri

Eskalada lerroaren egokitze lanetan ari zirela aukera berriak atzeman eta otsaila-martxoa bitarte bide berriak zabaltzeari ekin diote: Alaitz (45m / IV+) eta Amnistia (40m / VI). Goiko bilgune amankomuna dute bideek, eta segurtasun instalakuntza paraboltez osatuta dago, hiru katedun bilgunez lagundurik.

Gauzak horrela estilo alpinoko sektore oso bat da bi aiaraldearrek Oroko haitzetan sortutakoa. Izan Bidea izenarekin bataiatu dute sektorea, eta Sabai Handi delako sektorearen amaieran aurkitzen da. Bi eskalatzaileek bideen krokisa biltzen duen txarteltxoa ere jarri dute inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide